29 urria - 4 azaroa
Vestíbulo principal / Atondo nagusia
Antolatzailea:
El Trastero Creativo
Instalazioa: Aqua Alta
VI. Zinetika Jaialdia
Acqua Alta ipuin bat da. Emakume bat, gizon bat, etxe bat.
Egunerokotasuna, zentzugabekeria eta kontraesanez betea. Hala ere, egun euritsu batean, haien bizitzak alderantzikatuko dira: haien etxea ur gorakorrak hartuko du, koloretako ozeano bihurtuta.
Emakumeak irrist egin eta desagertu egin da. haren ilea bakarrik geratzen da, eta bizirik dago. Eta hondamendi baten istorioa kontatzen digu; hondamendi bakarra eta unibertsala.
Galeraz eta bilaketaz, arrotzarekiko eta alteritatearekiko beldurraz eta hori menderatzeko moduaz hitz egiten digu.
Zinetika disziplina anitzeko jaialdia da, non dantza, zinema eta teknologia arteko harremanak ikertzen diren. Gorputza eta teknologia, biak elkarrekin sorkuntza prozesuan murgildurik esperientzia artistiko desberdinen bila dabiltza. Gai honen inguruan bideodantza, performanceak, Instalazioak, masterclassak eta lantegiak proposatzen dituen nazioarteko jaialdia da. Gainera, artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da, kultur-elkartrukea aberastuz eta sorkuntza hibridoen aldeko apustua egiten du.