17 otsaila, osteguna
Sala de Cámara
Antolatzailea:
EITB
Iparragirre Sariak
Euskal Irrati Telebistak Iparragirre sariak banatuko ditu datorren otsailaren 17an BALUARTEn. 3.000 ikuslek bozkatu dute aurten EITBren web gunean, haien ustez urteko aurkezle eta programa honenak izan direnak aukeratzeko. Hautagaiak, irrati (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Euskadi Gaztea eta Radio Vitoria) eta telebistetako (ETB-1 eta ETB-2) aurkezle eta programa guztiak dira. Gainera, 2004ean beste edozein alorretan nabarmendu diren kazetari eta kolaboratzaileak ere saritzeko aukera izan du publikoak.
1995ean sortu ziren Iparragirre Sariak. Alde batetik, EITBko programa garrantzitsuenak saritzeko eta, bestetik, kultura zein gizarte eremu ezberdinetako pertsonalitate zein erakundeak omentzeko. Aurreko urtetan, besteak beste, Ramón García, Patricia Gaztañaga, Pedro Miguel Etxenike, Txema Olazábal edo BBC telebista britaniarra izan dira sarituak.
Ekitaldia 20.00etan hasiko da Areto Nagusian Julian Iantzi eta África Baetaren zuzendaritzapean. Gainera, Sinfoneta Akademia Orkestra, Iruñeko Ganbera Abesbatza eta “Cocidito Madrileño” antzezlanaren aktoreen partaidetza izango dute aurtengo Iparragirre Sariek.