Isabel Villanuevaren Bohèmes CD-aren aurkezpena
 
17 azaroa, ostirala
Sala Gola Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Isabel Villanuevaren Bohèmes CD-aren aurkezpena


Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2017/2018 Denboraldian eta Baluarte Fundazioaren Baluarte Cámara zikloan izango dugun Isabel Villanueva biola-jotzaile nafarrak Iruñean Bohèmes bere estreineko diskoa aurkeztuko du. François Dumont pianistarekin batera grabatu duen disko honetan, Villanuevak "belle époque" garaiko Parisi omenaldia egiten dio, Liszt, Granados, Hahn, Martinu, Enesco eta Debussy musikagileen partiturak interpretatuz. Baluarten izango den hitzordua hitzaldi - aurkezpena izango da eta Isabel Villanuevarekin batera Félix Palomero Baluarte Fundazioaren gerentea eta Fernando Fernandez Garayoa kazetaria izango dira. Promozio-bideo bat proiektatuko da eta artistak bi musika-konposizio interpretatzeaz gain, diskoak sinatuko ditu.

ORDUTEGIA
19.30

SARRERA
Librea (aretoa bete arte)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.