Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Saila-Vianako Printzea erakundeak Isiluneak. 22 nafar pintore titulua duen erakusketa antolatu du Arte Garaikidearen Topagunea ekimenaren barne. Honen arabera, hiru erakusketa antolatuko dira arte garaikidea gizarteari hurbiltzeko nahian. Ekainatik irailera bitarte, areto berean, Markus Lüpertz. Gorputza eta paisaia erakusketa ezarriko da Kosme Barañanok bultzatuta. Lüpertz, egungo espresionismo alemaniarraren edo margo basatiaren erakusle ospetsuenetarikoa dugu. Horretaz gain, urritik abendura María del Corralek Etorkizunerako planak: 2000etako arte espainiarra deritzon erakusketaren bitartez gaur egungo Espainiako artearen berrikuste bat burutuko du.
Isiluneak. 22 nafar pintoreerakusketan 88 lan ezberdin aurkezten dira, hurrengo artistei dagozkienak: Florencio Alonso, Juan José Aquerreta, Alfonso Ascunce, Javier Balda, José Miguel Corral, Santiago García, Luis Garrido, Elena Goñi, Antón Hurtado, Miguel Leache, Jokin Manzanos, Ignacio Muro, Félix Ortega, Pedro Osakar, Pedro Osés, Diego De Pablos, Julio Pardo, Dick Rekalde, Jesús Rivero, David Rodríguez Caballero, Pedro Salaberri y Koldo Sebastián.
Beste alde batetik, maiatzaren 2an hitzaldi publiko bat izango da. Horretan, erakusketa gauzatu duen Juan Manuel Bonetek azken hamarkadetako nafar arteari buruz hitzegingo du. "Izenondorik gabeko pintura" goiburuarekin, hitzaldia Gola Aretoan gertatuko da, arratsaldeko 19.30etan.
ORDUTEGIA
Martes-viernes: 17.00 a 21.00 horas.
Sábados y festivos: 11.00 a 14.00 y 17.00 a 21.00 horas.