Aurten 9. edizioa betetzen duen Iruñea Stock Aukera-Feria Iruñeko Udalak antolatutako ekimena da, Nafarroako Komertzioen Federazioa eta Alde Zaharreko eta Ensantxeko Merkatarien Elkarteen laguntzarekin. Azoka hau Iruñeko hiri-merkataritza sendotzeko asmoarekin sortu zen. Iruñea Stock Aukera-Azokak helburu bikoitza du: batetik, hiriko merkatariei aukera bat ematea biltegiratutako stocka saltzeko eta, bestetik, kontsumitzaileei kalitatezko artikuluen eskaintza egitea prezio onean. Baluartera martxoaren 6tik 9ra hurbiltzen direnek gizon eta emakumezkoen arropa, kiroletako arropa edo haurrentzako, oinetakoak, larruzko jantziak, lentzeria, bitxiak eta imitaziozko bitxiak, koadroak, osagarriak edo mota guztietako opariak erosi ahal izango dituzte.
Azoka hau Iruñeko Udalak antolatzen du Nafarroako Komertzioen Federazioaren eta hiriko hainbat Merkatarien Elkarteen laguntzarekin.
ORDUTEGIA
De 10.00 a 21.00 horas (entrada libre)