Az
30
Jeunes Migrants - Gazte Migratzaileak
 
24 iraila, osteguna
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea: Agintzari Gizarte Ekimeneko Elkartea / Universidad de Pau y de los Países del Adour / Zakan UTE Nafarroa / Zabalduz Koop Elk

Jeunes Migrants - Gazte Migratzaileak

 
Jeunes Migrants-Gazte Migratzaileak proiektua euroeskualdeko mugaz gaindiko ikerketa proiektua da, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (NAEN) Euroeskualdeak kofinantzatutakoa. Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berriko Pirinio Atlantikoetako Departamenduan bakarrik dauden adingabe eta gazteen ezaugarriak eta esku hartzearen eragina aztertzeko Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteak, Pau eta Adourreko Herrialdeetako Unibertsitateak, Zakan Nafarroak eta Zabalduz Koop E.ak elkarlanean aritu dira.  
  
Jardunaldia, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen kontseilariaren (M. Carmen Maeztu Villafranca) irekiera instituzionalarekin hasiko da, ikerketaren gako nagusien aurkezpenarekin (Agintzariren eta Paueko Unibertsitatearen eskutik) jarraitua. Ondoren, Sauvegarde de l’enfance a l’adulte du Pays Basque (Pyrenées Atlantiques), Zakan (Nafarroa) eta Zabalduz (Euskadi) erakundeetako teknikariekin mahai inguru bat egingo da, zenbait ondoriori eta lurraldeen arteko antzekotasun eta desberdintasunei buruz hausnartzeko eta horien inguruko gako kualitatiboak azaltzeko.Azkenik, Nafarroako Gobernuko Familia eta Adingabeen zuzendariordeak (Olga Chuecak) eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak (Arola Urdangarinek) saioa itxiko dute.


IZEN EMATEA

ORDUTEGIA
10:00-14:00

SARRERA
Librea aurrez izena emanez

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.