Nafarroako Gazteriaren Institutuak, gazteei eragiten dieten gaiei buruzko azterlanak zabaltzeko eta ebaluatzeko asmoz, ondoz-ondoko bigarren urtez jardunaldi parte-hartzailea antolatu du Baluarten. II. Jardunaldi hau gazteen parte-hartzeari buruzkoa izango da. Institutuaren Behatokiak, 21 Proiektua sarearekin batera, Nafarroako Gazteen Partaidetzaren azterketa diagnostikoa egin du. Helburu nagusia proiektuaren emaitzak azaldu eta aztertzea da, gazteriarekin zerikusia duten gizarte-eragileei hausnarketa-jardunaldi honetan parte hartzeko gonbita eginez. Era berean, beren esperientzia parte-hartzailea eta gizartea eraldatzeko gaitasuna partekatzeko interesa duten gazte guztiak gonbidatu nahi ditu.