Kazetaria eta kultur kudeatzailea, Cuadernos Gitanos aldizkariko zuzendaria da. RNEren kolaboratzailea; zehazki, Gitanos: arte y cultura romaní saioaren aurkezle eta zuzendarikidea da Radio 5-n eta Radio Exterior de España-n. Bestalde, Madrilgo M21 Radio irratian, Ververipen: diversidad gitanairratsaioa egiten du, astean behin. Hezkuntza Ministerioko Ijitoen Kulturaren Institutua Fundazioko Kontseiluko kidea da. Halaber, GKE eta ijitoen erakunde askorekin aritu da lankidetzan.
Oraingo honetan, kalo hizkerak eta erromaniak flamenkoaren letretan duten lekuaz mintzatuko zaigu.