10 abendua, ostirala
Sala Luneta
Antolatzailea:
Klasikoak, S.M.
Klasikoak proiektuaren aurkezpena
Goi-mailako irakaskuntzan aurrera egiteko ahalbide faltaz trabaturik gelditzen direla ikusi dute aditu askok. Gelditze hori ordea, gure herriak ordain ez dezakeen luxua da, are gutxiago gure identidate-zantzu guztiekin Europan sartu nahi badugu.
Horregatik, ezinbestekoa zirudien, Unibertsitatearen barruan eta kanpoan sortu diren banako eta taldeen indar-ekimen guztiak biltzea garai guztietako pentsamendu-obra nagusienen bilduma bat diseinatu, itzuli eta argitaratzeko, eta horrela etorkizuneko euskal kulturgintzari eustazpi sendoa ezartzeko. Hori da, hain zuzen, Klasikoak Proiektuak lortu nahi duena.
Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuaren presidenteak burutuko du proiektuaren aurkezpena. Bertan, Carlos IIIa Unibertsitatearen Katedradun eta Gazteleraren Errege Akademia-kide den José Antonio Pascualek, eta Anjel Lertxundi idazleak proiektua nola ikusten duten azalduko digute. Aurkezpena abenduaren 10ean izango da Luneta aretoan arratsaldeko 19:30tik aurrera.