17 urria, asteazkena
Sala Gola Aretoa
Antolatzailea:
ASENTA Management Consultants
LIEBHERR: Lean eraldaketa emaitza iraunkorrekin
LIEBHERR Industria Metalikoak, garabien diseinu eta fabrikazioan liderra, 2013ko amaieran lean eraldaketa jarri zuen martxan euren ekoizpen-prozesuak (egitura handien fabrikazioa eta garabien muntaia), barne logistika, planifikazio sistema, laguntza-prozesuak (diseinua, zerbitzu teknikoa eta hornitzaileen eta personen garapena), hausnarketa estrategikoa eta helburuen edapena, nabarmen hobetzeko.
Hobekuntza jarduerak helbideratzerakoan, kudeatzaile askok jardunbide egokiak aurkitzeko arazoak dituzte benetako erreferenteak bezala kontuan edukitzeko eta beren erakundeetan erronka maila altuak ezartzeko.
Jardunaldiaren helburua eraldaketa-prozesua eta beren emaitzak azaltzea da, LIEBHERRek erabili dituen Lean teknikak eta kudeaketa metodo aurreratuen aplikazioa adibide praktikoen bidez aurkeztuz.
Jardunaldia parte-hartzailea "ikusten duenaren atzean zer dagoen” ulertu eta "metodologia sendoen" garrantziaz ohartu dadin diseinatua dago, pertsonen talentua erabiliz aparteko emaitzak lortzeko.