Nafar Ateneoak Baluarte eta Golem Zineak-en laguntzarekin sustatutako Zine-gidoia zikloaren baitan, Baluartek mahai-ingurua hartuko du Jatorrizko gidoia izenburupean. Hitzorduan Rafael Cobos gidoilariak, Montxo Armendariz zuzendariak eta gidoilariak, Puy Oria ekoizleak eta Asier Altuna zuzendariak hartuko dute parte eta El País egunkariko kazetari Gregorio Belinchón izango da moderatzailea.