Langileen Batasun Orokorreko Metal, Eraikuntza eta Kidekoen Federazioak (MCA-UGT) 25. Biltzar Federala Sindikatu gehiago lemapean ospatzen du. Langileen eskubide eta interesak defendatzeko egitura sindikal indartsua beharrezkoa dela gizarteari helduarazi nahi diote. 1998. urtetik MCA-UGTko idazkari nagusia den Manuel Fernández Litok bere burua berrautaketara aurkeztuko du bileran.
Biltzarrak eztabaida gai nagusiak hauek izanen ditu: Politika Industriala eta Energia, Azpiegiturak eta Etxebizitza, Lan-Osasuna eta Ingurumena, eta Berdintasuna eta Immigrazioa. Hauekin batera beste honako gai hauek ere landuko dira: lan baldintzak, negoziazio kolektiboa, lanaldia, soldata, formakuntza, elkarrizketa soziala, langileen talde-ordezkaritza, eskubide sindikalak eta sindikatuen papera gizartean.
ORDUTEGIA
De 9.00 a 14.00 y de 17.00 a 20.00 horas (entrada restringida a delegados, invitados y prensa acreditada)