Azken urtean zehar EAJ-PNV Nafarroan gogotik jorratu dugun Think Gaur Nafarroa 2020 hausnarketa prozesuaren ondorioak publikoki emanen ditugu ezagutzera. Adituek eta alderdiko zein alderditik kanpoko kide eta lagunek egindako ekarpenak bilduko dira, bost arlo nagusiren inguru: Berrikuntza eta Lehiakortasuna, Jasangarritasuna, Gizarte Politikak, Kultura eta Euskara eta Nafarroa-Europa.
Osotara, 150 aditu baino gehiagok eman du bere iritzia eta egin du bere ekarpena gai hauen inguru, 2020 urtea bistan, egungo egoera aztertuz eta hobetzeke dauden puntu asko eta asko mahai gaineratuz.
Ondorio eta proposamenak mamitsuak oso eta interes handikoak izateaz gain, alderdi honen zereginaren eta ibilbidearen oinarri bilakatuko dira, nafar jendartea eta haren errealitatea abiapuntutzat hartuz, eskenatoki anitzago bat, bidezkoagoa eta jasangarriagoa, hots, hobea ahalbidetu nahian aitzinera begira.
Proposamenak, diagnostikoa eta ondorioekin batera, ekitaldian banatuko den Think Gaur Nafarroa 2020 liburuan jasoak daude.
ORDUTEGIA
A las 12.00 horas (entrada libre)