17 otsaila - 18 martxoa
Sala de exposiciones-Mezanina
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zuzendaritza Orokorra.

"Nafarroa martxan" erakusketa

"Nafarroa martxan" erakusketa Foruaren Hobekuntza eta Bertakotze Lege Organikoaren sinaduraren 25. urteurrena ospatzeko antolatu da Nafarroako gizarte eta erakundeen garapena nolakoa izan den erakusteko.

Informazioa eta irudiak biltzen dituzten taulak 25 urte hauen garapena agerian jartzen duten objektuekin batera ezarriko dira (telefono mugikorrak, ordenagailuak, biniloko diskak, CD-ak, DVD-ak, eta abar). Gaur egungo sukalde bat eta 1982ko beste bat aurrez aurre ipiniko dira etxeko bizitzaren garapena nabarmentzeko eta, horretaz gain, Landabengo lantegian 1982 urtean egin zen Seat Panda bat ezarriko da gaur egungo VW Polo eta AVE trenaren bagoi baten parean. Erakusketa bukatzean datozen proiektuen hiru dimentsiotan eginiko irudiak ikusi ahal izango dira eta, bitxikeri moduan, erakusketaren zati bat Segway patinete elektrikoan egiteko aukera eskeiniko da.

Egitaraua:

Haurrentzako:

Barre kontuak Luisa eta Marisarekin
4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako kontu kontariak (20-25 haur gehienez).

Ordutegia: Larunbata guztietan (otsailaren 17 eta 24an eta martxoaren 3, 10 eta 17an) 18.00etatik 19.00etara. Lekua erreserbatzea ezinbestekoa da, 670489511 telefono zenbakian edo aretoaren arduradunei abisatuz.

Ingurugiroarekin zerikusia duten tailerrak
Naturako baliabideetaz probetxuzko erabilera egiten irakasteko haurrentzako jokuak.

Memory Energetikoa
Partehartzaileek energia gastu ohiturak, onak eta txarrak, zeintzuk diren ikasiko dute.

Antzara-jokua
Ibai baten ingurunean oinarritutako joku honek ekosistema honen elementuak zeintzuk diren erakutsiko die haurrei.

Ordutegia:Igande guztietan (otsailaren 18 eta 25ean eta martxoaren 4, 11 eta 18an) 17.30etatik 19.30etara. Lekua erreserbatzea ezinbestekoa da, 670489511 telefono zenbakian edo aretoaren arduradunei abisatuz.

Publiko guztiari zuzendua:

Erkudengo Ama Altsasua korala
Martxoaren 4an, igandea, 12.00etan.

Barañaingo korala
Martxoaren 17a, larunbata, arratsaldeko 20.00etan.

Valtierrako Musika Taldea
Martxoaren 11a, igandea, 12.00etan.

ORDUTEGIA
De lunes a domingo, de 11.00 a 14.00 y de 17.00 a 21.00 horas.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.