Hizkuntza bat aberatsa eta bizia dela esaten da, besteak beste, dialektoak baldin baditu. Dialektoak dituzten hizkuntzak geureagoak egiteaz gainera, hurbilagotzat jotzen ditugu, eta poztasun iturri bilakatzen dira egunero erabiltzen dituzten hiztunendako.1986ko Euskararen Foru Legeak bere 1.3 Artikuluan horrela hartu zuen, nahiz eta 2001 urte arte ia praktikara ez zen eraman. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia egiten ari den lanen ildoan, erakusketa honen xedeak dira Nafarroako euskalkiak ezagutaraztea, haien berezitasunak azpimarratzea eta menderen mende izandako galerak zein izan diren azaltzea. Informazio mailak anitz dira, bisitari bakoitzaren kultura kezkak bezainbeste. Horren berri emateko erabili nahi izan dira testu panelak, euskarri informatiko interaktiboak, jatorrizko entzunaldiak, 3D-ko proiekzioa eta argitalpenak. 2001etik aurrera nafar hiritarren eskakizunaren alde Nafarroako Gobernua garatzen ari den politikari jarraikiz, ahalik eta jende gehienak ikusi eta entzuteko xedez, Foru Erkidegoko zenbait herritara eramanen da.
ORDUTEGIA
18.00-21.00 (festivos-jaiegunak: 12.00-14.00)