5 martxoa, larunbata
Salas/Aretoak: Luneta, Ciudadela
Antolatzailea:
Nafarroako Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia. Laguntzailea: UNICEF
Nafarroako Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Organoen 1. Topaketa
Ingurumenari buruzko hausnarketa, eztabaida eta ekarpenak
Lehenengo aldiz, Nafarroako Foru Komunitateko udal-partaidetzarako organoetako haurrak elkartuko dira; zehazki, Zizur Nagusikoak, Mendabiakoak, Cintruenigokoak, Castejongoak eta Iruñekoak. Lan-esparru bat sortu nahi da, haurren eta nerabeen parte-hartzeari jarraipena emateko tresna gisa. Ekitaldia María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak zuzenduko du, eta jardunaldiaren gai nagusia eta hausnarketaren xedea Ingurumena izanen da, Agenda 2030en GJHekin lerrokatuta. Haurrek eztabaida eta hausnarketak partekatuko dituzte Nafarroako parlamentariekin, lantaldeetan. Eztabaida mahaietatik jasotzen diren ekarpenak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eta udalerriei helaraziko zaizkie, eta, UNICEFen lankidetzaren bidez, haurren eta nerabeen partaidetzarako organoen nazioko eta Europako topaketetara eramanen dira. Halaber, plataforma digitalean partekatuko dira, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan, Europako bere leihatila bakarrean, hain zuzen: NAFARROAKO EUROPE DIRECT.