24 martxoa, ostirala
Salas/Aretoak: Ciudadela y Luneta
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Industriaren III. Eguna
Baluarten ospatuko den Industriaren Egunaren hirugarren edizioan, industria sektoreak Nafarroan duen paper garrantzitsua nabarmenduko da. Ekitaldiaren egitarauak hiru zati bereizi ditu:
· Lehenengoan, Industria Nafarroa 2021-2025 Plana zabalduko da, eta hiru mahai-inguru egingo dira industria eraldatzeko bektoreei (digitalizazioa, jasangarritasuna eta pertsonak) eta gaitzeko kateei buruz.
· Bigarren zatian, aldi berean, Nafarroako industriako balio-kateen bost topaketa espezifiko egingo dira, Gobernuko ordezkariekin eta horietan adituak diren profesionalekin.
· Hirugarren zatian, sektoreko entitateek Nafarroako industriari emandako sariak emango zaizkie industriaren 11 balio-kateetako 11 enpresei: automozioa, mekatronika, nekazaritzako elikagaien industria, biofarmazia, osasun-teknologiak, eolikoa, energia berriztagarriak, jarduera grafikoak eta ikus-entzunezkoak, IKTak, diseinua, ingeniaritza eta makineria aurreratua, eta garraioa eta logistika.