Navarbella Feriak edertasuna, estetika, kosmetika, zainketa pertsonala eta bizitza osasuntsuarekin zerikusia duen guztia eskainiko du. Halaber, feriak kirurgia estetikoa eta honen zientzia eta mediku-aurrerakuntza hala nola teknika eta berritasunak konplexurik gabe eta modu irekian azalduko ditu.
Egun, edertasuna pertsonen osasun eta ongizateari loturik dago. Hiru jardunaldietan zehar, Edertasun, Estetika eta Bizitza Osasuntsu I. Ferian hainbat plastika-zirujau garrantzitsuk hartuko dute parte. Navarbellan publiko osoari irekitako foro dibulgatzaile, heziketa-gela, tailer eta hitzaldiak ere egonen dira.
ORDUTEGIA
De 10.00 a 21.00 horas