29 martxoa, asteartea
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua eta NICDO
Navarra Music Commission aurkezpen ekitaldia
NMC - Navarra Music Commission-aren aurkezpen ekitaldian garapenaren ildo nagusiak, NMC-ren lan-filosofia eta jada aurreikusitako lehenengo ekintzak ezagutzera emango dira. Hitzorduan Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak eta bulegoko arduradunek parte hartuko dute. Proiektuaren azalpenaren ondoren, Nafarroako hainbat musikaren eskutik kontzertu akustiko batez gozatzeko aukera izango dute gonbidatuek ordu erdiz; besteak beste, Andrea Santiago, Javi Robles, Xabier Bandini (Kerobia), Txus Maraví eta Eugenio ‘Flako’ Aristu (El Drogas, Txarrena), Pedro Fernández (Razkin), Gorka Pastor (Razkin, Zetak) eta Raquel Andueza, Dj Iñigo Díaz eta Dj Dayanna.