"No es un día cualquiera" Radio Nacional-Radio 1 irratiaren asteburuetako goizeko magazina da. Pepa Fernándezek zuzenduta, eguneko berriei begirada bat botatzeaz gain, hurrengo gaiak ere ukitu egiten dira: musika, eguraldia, zientzia, gastronomia, historia, psikologia, ahaztutako hitzak, ekonomia, kirolak, elkarrizketak eta umorea. Horretaz gain, Josetxo Goia-Aribek bi lan motz joko ditu igandean 11.30etan.
Irrati saioan hurrengo laguntzaileek hartzen dute parte: Álex Grijelmok, EFE Agentziaren buruak; José María Íñigo, José Ramón Pardo, Nieves Concostrina eta Josto Maffeo kazetariek; Pancracio Celdrán historialariak; Jesús de la Gándara psikiatrak; María Jesús Álava psikologak; Forges umore marrazkilaria; Enrique Vivas medikuak...
ORDUTEGIA
9.00 - 12.00