18 abendua - 10 urtarrila
Vestíbulo principal/Atondo nagusia
Antolatzailea:
Santas Pascuas Elkartea
Santas Fotos erakusketa
SantasPascuas Jaialdiaren 5. urteurrena
Santas Pascuas Jaialdia, Iruñeko kultura ekosistemari zuzeneko musika emanaldiekin, dokumentalekin, hitzaldiekin eta musikarekin loturiko beste hainbat jarduerarekin bere ekarpena egitea xede duen proiektua da. Argazki aukeraketa honek Festibalaren atzerabegirako gisa agertzea du helburu.
2016. urtetik hona, hiriko agertoki ezberdinetan, beste askoren arten, ikusleek Primal Scream, Rosalía, Nacho Vega, Leon Benavente, Maika Makovski, Jeremy Jay, Novedades Carminha, Niño de Elche edo Holly Miranda bezalako maila goreneko artisten musikaz gozatzeko aukera izan dute.
Agertokirik, artistarik eta publikorik ezean, zuzeneko musika bere adierazpiderik onenean ordezkaezina dela jakinik, festibalaren azken lau urteotako une gogoangarri zenbait bizitzeko esperientziara gerturaru nahi da ikuslea modu grafiko honetan bada ere. Guztia ere, gogorarazteko eta presente izateko zuzeneko musika gure artean izango dugula 2020ko amaiera honetan zein datozen urteetan SantasPascuas Festibalaren eskutik.