29 urria, asteartea
Salas Ciudadela / Luneta Aretoak
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua - Euskarabidea
Sarean Euskaraz
Euskarazko Kultura Digitalaren III. Jardunaldiak
Iruñeko Baluarte Batzar Jauregia Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien gune garrantzitsu bihurtuko da urriaren 29an, eta bertan sarean euskaraz gozatzeko aukera bikaina izanen duzue. Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez antolaturiko jardunaldia da. Egitasmo honekin, IKTen alorrean, eta oro har kultura digitalean, euskararen erabilera sustatu nahi da.
Zehazki, hauek lortu nahi dira:
• Euskarazko kultura digitala suspertu.
• Egungo euskarazko softwarea ezagutarazi.
• Euskarazko softwarearen erabilera sustatu.
• Softwarea euskaratzea bultzatu.
• Euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balioa eman.
• Erreferentziazko gune bat sortu herritarrentzat.
• Ordenagailuetan zein mugikorretan euskarazko sistema eragile eta softwarea instalatu eta erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.
Gazteak IKTak asko erabiltzen dituztenez, protagonismo handia emanen zaie beraiei, eta, horregatik, jardunaldia DBHko 4. mailako ikasleentzat izanen dira.