Sarean Euskaraz
 
23 iraila, osteguna
Planta 3ª / 3. solairua
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua - Euskarabidea

Sarean Euskaraz

Euskarazko Kultura Digitalaren V. Jardunaldiak

Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean Euskaraz programaren helburu nagusia. Horrekin batera, hauek ere badira ekimen honen xedeak: softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere,

Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean Euskaraz egitasmoaren ardatzak. Gure etorkizuna diren gazteak dagoeneko gure oraina diren teknologia berrietan trebatu behar dira ahalik eta gehien, gure hizkuntza zaharrak etorkizun bizia eduki dezan. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan. Sarean Euskaraz bost urtez etengabean egindako lanarekin euskarazko IKTen erreferentziazko programa bilakatu da, urtez urte berrikuntzekin eta bide berriak irekiz.

DBHko 4. eta Batxilergoko 1. ikasmailetako ikasleak eduki ezberdinak eskainiko dituzten hiru aretotan barrena mugituko dira:

Info AretoaEzagutzara bideratutako gune honetan, euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten 6 proiekturen inguruko aurkezpen labur (15’) bana entzunen dute ikasleek. 

Ikas AretoaGune praktiko honek 8 lantegi ezberdin hartuko ditu eta, 20 laguneko taldetan banatuta, ikasle bakoitzak horietako batean trebatzeko aukera izanen du. 

Era AretoaErabileran sakontzeko pentsatutako areto hau da aurtengo Sarean Euskaraz Jardunaldiak dakarren berrikuntza nabarmenena, eta bi hitzaldi programatuko dituzte bertan, bakoitza 35 minutukoa. Biek ala biek IKTen erabilera egokia egitearen garrantziaz ohartarazi eta horretarako jarraibideak azalduko dituzte. 

SARRERA
Aurrez izena emanez

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.