Talentu Artistikoa Sustatzeko iaz sortutako saria Martxel Rodriguez Etxabide (Lesaka, 1990) dantzari eta koreografoak jasoko du. Rodriguezek biografia osatu bat dauka zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV /EHU) Fisikako bere gradua islatzen den; bertan eskuratu zuen, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra. Baina berehalakoan bere ibilbide profesionala dantzaren mundurantz bideratu zuen. Black Box Dance Company izeneko konpainia daniarrean integratzen da. Bere prestakuntza osatzeko Israelera bidaiatu ostean, Oskara proiektuan parte hartzen du. Valentziako Komunitateko Premis de les ArtsEsceniques izeneko sarietarako dantzari onena bezala proposatu zuten. Gainera, freelance erako dantzariaren bere jarduera Led Silhouette bere konpainiaren zuzendaritzarekin uztartzen du, zeinetan Jon Lopezekin batera, etapa berri bati ekitea erabakitzen duen, konpainiako sortzaile eta ko-zuzendari bezala.
Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria sortzeko asmoa da “gazte ekintzaileen ekimena bultzatzea eta sustatzea Nafarroako arte eta kultura esparruetan, gazteriarentzat erreferente bezala balio izatea eta Nafarroan garatzeko bidean dagoen talentua bistaratzea”, bere oinarrien arabera.
ORDUTEGIA
19:00