17 iraila, osteguna
Terraza 3ª planta o Sala de la Muralla
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernua
Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria
Talentu Artistikoa Sustatzeko sari sortu berria Iván Carmona 28 urteko musikariak jasoko du. Carmona hautatzean, epaimahaiak nabarmendu egin zituen “Nafarroako ondare historiko eta immaterialarekin duen etengabeko lotura, errepertorioa eguneratzen eta berritzen eginiko lana, eta kulturaren arloan erakutsitako ekintzaile-izaera”.
Biolontxeloan eta kontrabaxuan espezializaturiko musikari aktibo eta sortzailea izateagatik nabarmentzen da Iván Carmona. Suakai enpresaren sortzaileetako eta zuzendarietako bat da Claudia Osés biolin-jotzailearekin batera, eta ekoizle-, moldatzaile- eta konpositore-lanetan nabarmendu da. 2017an gaitari eta nafar folkloreari buruzko ikerkuntza-lan mardula egin zuen, “Sustraiak” izenekoa; musika, drama eta narratiba uztartzen dituen diziplina anitzeko ikuskizuna. Ondoren “Suakai Elektrikoa” sortu zuen, eta urte hartako larrazkenean “Suakai… a lo Clásico” lana aurkeztu zuen. Azaroan, Foru erkidego kultura eta “Game of Thrones”-en musika uztartzea erabaki zuen, “Juego de Tronos – Ruta de los Castillos y Fortalezas de Navarra” izeneko lanean. 2018an bertze proiektu bat garatu zen, “Suakai Revolution”, eta Medicus Mundi GKEarekin kolaboratu zuen. Cinco Villas eskualdeko Erraldoientzako Musika Konposizioko V. Saria eman zioten, “Tuste y Ejea” balsagatik, eta bertze sari bat ere jaso zuen, Zaragozako bailara horretantxe, “Anochecer en las Pedrosas” lanagatik. 2019an #Top10Sarasate aurkeztu zuen, nafar konpositore horren musikaren moldaketa. Urte hartan bi disko argitaratu zituen, Alos Quartet taldearekin eta Ezpelurreko gaiteroekin. Moldatzaile, konpositore, biolontxelo-jotzaile eta ekoizle aritu zen lan horietan.
Bertze lau hautagai egon dira lehen edizio honetarako: CreArte Taldea, Joven Orquesta de Pamplona – Iruñako Gazte Orkestra, Marta Ramírez biolin-jotzailea eta Iker Ibero errealitate birtualaren sortzailea.