Teknopertsonak: Teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea
 
16 azaroa, asteazkena
Sala de Cámara
Antolatzailea: Laboral Kutxa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Teknopertsonak: Teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea

Laboral Kutxak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak abian jarritako Elkarrizketak zikloaren baitan, hitzordu berri honetan Javier Echeverria (matematikoa eta filosofoa) eta Humberto Bustince (Adimen Artifizialean eta Arrazonamendu Hurbilean aditua) izango dira hizlariak. 

IKT Teknologia sistemak (Informazio eta Komunikazioa Teknologiak) mundu osoan zehar eta gizarte esparru guztietan zabaltzen jarraitzen du. Ekonomia, zientzia, arteak, politika, kultura eta lana eraldatu ditu, eta gure bizitza ere erabat moldatuz doa. Datozen urteetan joera honek aurrera jarraituko du. Hitzaldi honetan pertsona kontzeptua bera ere aldatzen doala erakutsiko da.
 
Gaur egun pertsona fisikoen, juridikoen eta teknopertsonen artean bereizi beharra dago. Aurrenekoak entitate fisiko-biologikoak dira, bigarrenak sozio-juridikoak eta hirugarrenak interneten, sare sozialetan eta hirugarren eremuan (mundu digitalean edo elektronikoan) gauzatzen diren entitate teknologikoak dira.

ORDUTEGIA
19.00 (entrada previa inscripción / sarrera aurrez izena emanez: ciclodialogos.com)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.