21 iraila, asteazkena
Sala Luneta
Antolatzailea:
Consejo Audiovisual de Navarra, Nafarroako Gobernua eta RTVEko Irrati eta Telebista Institutu Ofiziala
Telebista familian ikusten ikasteko hitzaldi eta mahai ingurua
Guraso, hezitzaile eta irakasleei zuzendutako hitzaldi eta mahai ingurua. Telebista modu arduradun batez ezagutu eta erabiltzen ikasteak duen beharrean sakondu egingo da, horrela adin gutxikoei telebistaren ahalmen hezitzaile eta entretenigarria erabiltzen irakasteko, kontsumo bereiz gabeak ekar ditzakeen kalteak eragotziz.
Hitzaldia lau kazetari garrantzitsuk eskainiko dute: Almudena Ariza, TVEren berriemailea, Jesús Marchamalo “Al habla” saioaren aurkezlea, Joaquín Arozamena, TVEko kazetari ohia eta komunikazio aholkularia, eta Javier Ansó, TVE Navarraren zuzendaria. Jarraian mahai inguruari hasiera emango zaio eta “Telebista ikusten ikasteko gidak” banatuko dira. Ekitaldia Nafarroako Ikusentzunezko Kontseiluak antolatzen dituen “Telebista familian ikusten ikasi” jardunaldien barnean kokatzen da.