18 azaroa, osteguna
Sala Gola
Antolatzailea:
Ilargi Talde Feminista
Tratu txarrak jasanda, eraso dion gizonaren ondoan segitzen du hainbat emakumek. Zergatik?
Zergatik tratu txarrak pairatzen dituen emakume batek eraso dion gizonaren ondoan jarraitzen du? Hori da hain zuzen Ilargi Talde Feministak, Nafarroako Emakumearen Institutuak lagunduta, jorratu nahi duen galdera. Horretarako Inmaculada Monzónen laguntza izango du Ilargik. Psikologian lizentziatua eta sexu bortizkerian aditua da Monzón. Tratu txarrak jasan dituen emakume batek gainditu behar dituen oztopoak aztertzen saiatuko da Baluarten eskainiko duen hitzaldi batean.