Estatu mailako XXX. LGTBI+ Topaketak izanen dira Iruñean. Hausnarketa gunea, eztabaida eta sexu eta genero aniztasunaren inguruko proposamenak bultzatzea da asmoa, baita lesbiana, gay, bisexual eta trans taldeen arteko loturak indartzea ere. Topaketa hauetan hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.