Inaugurazio-kontzertua
3 iraila, larunbata
20:00etan. · Ganbera Aretoa
2016ko Nafarroako Otxote Jaialdia
Otxote Lurra
Otxote hitzaz gain, beste adierazpen erabili ziren koral-talde hauek izendatzeko, hala nola ahots-laukote bikoitza (Nafarroan) edo zortzikote (Cantabrian erabilia 1947urterarte). Koral-ganbera txikia da, birtuosismoz beteriko obrekin hain aberatsa eta zaharra den folklorearen erro sakonenak azaleratzen dituena. Zortzi gizon ahots osatzen dute: bi tenor lehen, bi tenor bigarren, bi baritono eta bi baxu.
Ahots talde honek mugitzen duen zaletasun handia, musikarako euskal gizarteak duen entzumen bikaina eta hainbeste abesteko ohiturak, koral-taldeen erakuntza naturalean determinatzaile garrantzitsuak izan dira. Musika erlijiosoa eta folklore musika abesten zen, herrien tabernetan,txokoetan, erromerietan edo edozein ospakizunetan.