¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antzerkia
20 azaroa, igandea 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

40, Musikala

Los 40 Principales-eko arrakasta handiak

Espainiako hainbat belaunaldi lagundu dituzten abestiak musikal honen soinu banda osatzen dute: zehazki, Los 40 Principalesen historian zehar zerrendan lehen postua lortu duten kantetatik 100 arrakasta handi entzungo dira zuzenean 40 aktore, dantzari eta musikariren eskutik. 2009an Madrilen estreinatuta, milioi erdi pertsonek ikusi dute musikal hau. Bertan irrati-amateurra den Joaquín eta honen lagunen –heltzen eta munduan beren tokia aurkitzen saiatzen diren gazteak– historia ezagutzera ematen da. Musikarekin batera, adiskidetasunak, maitasunak, emozioak eta batez ere umoreak protagonismoa partekatzen dute musika komedia honetan. Gidoia Daniel Sánchez Arévalo-rena da, Gordos eta Primos bezalako zine arrakasten arduraduna; zuzendaritza artistikoan Miquel Fernández (Hoy no me puedo levantar, We will rock you) dago eta musika zuzendaritzan, Carlos Narea, besteen artean Miguel Ríos eta Hombres G taldearen ekoizlea.


Gidoia: Daniel Sánchez Arévalo
Musika zuzendaritza: Carlos Narea
Zuzendaritza artistikoa: Miquel Fernández
Eszenografia: Ana Garay
Argiztapena: Carlos Torrijos
Jantziak: Gabriela Salaberri


* Iraupena: 3 ordu (atsedenaldiarekin) 

  

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.