¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
6 apirila, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Producciones Serrano

A. Antunes, E. Scandurra eta T. Diabate

A curva da cintura

A Curva da Cintura (Mali-Brasil), proiektu bitxi honek batu egiten ditu Brasilgo musikaren izen handietako bat, Arnaldo Antunes (tribu-musika egiten dutenetako bat, Carlinhos Brown eta Marisa Monterekin batera) eta Afrikako musikaren erreferenteetako bat, Toumani Diabaté, besteak beste, Björk, Damon Albarn (Blur) eta Afrocubismekin lan egin duena. Eta hauekin batera, beste brasildar bat, Edgard Scandurra.

Musikari brasildar biak lagunak dira 80ko hamarkadatik, eta euren abentura musikalei bakoitzak bere aldetik ekin bazioten ere, berdin hautematen zuten musika brasildar berritua. Eta lagunak izanik eta antzeko egonezinak edukita, zergatik ez partekatu proiektu bera? Ekimen berri honek Toumani Diabatérekin kontzertu batean parte hartzera gonbidatuak izatera eraman zituen, Rio de Janeiroko Back2Black jaialdian.

Toumani Diabaté musikaria Malin jaio zen eta kora, Afrikako instrumentu tradizionala, jotzen duelako da ezaguna nazioartean. 2010 eta 2011n, Grammy saria irabazi zuen munduko musika tradizional bilduma onenaren atalean. 3 musikari hauen arteko topaketa lehen begi-kolpeko maitasuna izan zen. Entsegu bat besterik ez zuten behar izan, hurrengo egunean publiko aurrean jo zuten. Elkarren artean hain ondo moldatu ziren, non berehala erabaki zuten Afrikara zein Brasilera bidaiatzea elkarrekin A curva da Cintura harribitxia grabatzeko.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.