Sir Neville Marriner-ek sortu zuen 1958. urtean orkestra ingeles ospetsu hau, bere jarduera eta kalitateari esker urte asko daramana Europako orkestra garrantzitsuenen artean. Munduan disko gehien grabatu dituen orkestra da 500 lan baino gehiago gauzatu ondoren. Sain Martin in the Fields eliza, Londres hiriaren erdigunean, jarraitzen du bere egoitza nagusia izaten, baina Barbican Centre aretoan egiten du lan noiz edo noiz. Birak, grabazioak, Inglaterran igarotzen dituen denboraldiak eta irakaste proiektuak osatzen dute orkestra honen urteroko lana. Joshua Bell biolin-jolea, Billboard aldizkariak 2004. urtean musika klasikoko artistarik onena izendatu zuena, izango da kontzertu honen buruan.
Egitaraua:
Lehenengo zatia  
Ludwing Van Beethoven (1770-1827)
Coriolano, Obertura Op. 62 [8’]
Biolin eta orkestrarako kontzertua Re nagusian, Op. 6 (44')  
Allegro ma non troppo  
Larghetto  
Rondo (Allegro)  
Joshua Bell, biolina
Segunda parte  
Ludwig Van Beethoven (1770-1827)
7. Sinfonia La nagusian, Op. 92 (36')  
Poco sostenuto - Vivace  
Allegretto  
Presto  
Allegro con brio
