Operaren Europear Eguna dela eta, Baluartek Giuseppe Verdiren Aida opera entzutetsuaren proiekzioa hartuko du, antzinako Egiptoko faraoi handien munduan girotua. Miguel Ángel Gómez Martínez maisuaren zuzendaritzapean, Barcelonako Gran Teatre del Liceuren ekoizpen honetan Fabio Armilato, Elisabetta Fiorillo, Daniela Dessí, Stefano Palatchi, Roberto Scandiluzzi, Juan Pons, Joseph Fadó eta Ana Nebot abeslariek, hala nola Liceu Teatreko Koruak eta Orkestra Sinfonikoak hartzen dute parte. Aida operaren proiekzioaren aurkezpena María Jesús Artaizek (NOS) eta Pilar Martínezek (Iruñeko Orfeoia) eginen dute.
Ekoizpen honetan Josep Mestres Cabanes artistak 1945. urtean opera honentzako eginiko zazpi multzo eszenografikoak berreskuratzen dira.
*Iraupena: 2 ordu eta 50 minutu
Atsedenaldian Otazu Upaltegiko irudi berria aurkeztuko da eta ardo dastaketa egonen da.