¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Musiketan zikloa
19 urria, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Alice Francis

Neo-swing musika

Neo-swing musika estiloaren artista interesgarrienetarikoa den Alice Francis-ek 20. hamarkadara bidaiatzera gonbidatzen du. Zaindutako irudi retro-arekin, Francis-en musikak 20 urteetako swing, charleston eta jazz soinuak barne hartzen ditu, hip-hop eta musika elektronikoaren elementuekin batera. Orain urtebete Universal Music-en eskutik plazaratutako St James Ballroom bere aurreneko diskoaren abestiak aurkeztuko ditu Baluarten. Diskoaren lehen bi singleek –Shoot Him Down eta Milk & Sugar– neo-jazz eta modern-swing musika estiloen jarraitzaileen artean oso harrera ona izan dute. Jaiotzez errumaniarra baina Alemanian bizi den artista honen musika-eragin nagusiak Josephine Baker, Billie Holiday edo Ella Fitzgerald dira. Mundu osoko artistekin elkarlanean aritzen da eta eragin hau bere musikan islatzen da. Miss Flapperty ezizenez ezaguna da Alice Francis, flapper (20. hamarkadako emakume gaztea) eta liberty (askatasuna) hitzen nahasketa. Alice Francis-ek berak azaltzen du Flapperty emakume sendoen sinonimoa dela, “bere buruaz kontziente eta 1920. hamarkadan etxeko andre izatea baino Jazz Klubak nahiago zituzten emakumeak”.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.