Amaia Montero, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohia, Amaia Montero izeneko bere bakarkako aurreneko lana aurkeztuko du Baluarten. Diska hamaika abesti xume eta hurbilek osatzen dute, denak Amaiak berak konposatuta: Quiero Ser, Mirando al mar, 4’’, 407, Tulipán, Ni puedo ni quiero, Te falta Rock, Círculos, La Bahía del silencio, Te voy a decir una cosa eta Por toda una vida. 2008ko amaieran plazaratu ondoren, lan honek Espainian platino disko bikoitza jaso zuen 160.000 ale baino gehiago saltzeagatik. Bere abesti berriez gain, Baluarten eskainiko duen kontzertuan La Oreja de Van Gogh taldearekin grabatutako Dile al sol (1998), El viaje de Copperpot (2000), Lo que te conté mientras te hacías la dormida (2003), Guapa eta Más Guapa (2006) y LOVG – Grandes éxitos (2008) disketako kantuak ere interpretatuko ditu.
Amaia Montero, Ahotsa
Javier Pedreira, Gitarra eta Musika Zuzendaritza
Karlos Aranzegi, Bateria
Jose A. Gereñu ‘Gere’, Baxua
Alexis Hernández, Teklatuak