Eva Amaral eta Juan Aguirre, Amaral, Gato Negro–Dragón Rojo bere azken diskaren aurkezpen birarekin helduko dira Baluartera heldu den irailaren 9an. Amaral (1997), Una pequeña parte del mundo (2000), Estrella de mar (2002) eta Pájaros en la cabeza (2005) aurreko disken arrakastarekin eta 1.700.000 kopia saldu ondoren, Zaragozako bikoteak lan berriaren 19 abestiak eskainiko ditu publiko iruindaren aurrean irailan. Taldearen bostgarren diskaren bira ekainaren 12an Zaragozako Felipe Printzearen pabilioian hasiko zuten, 2008ko Expoko irekiera ekitaldi batean. Amaralen diska honek hiriko gaiak eduki poetiko handiaren batzen ditu, kementsu nahiz akustiko. Eva Amaral eta Juan Aguirrerentzat Gato Negro-Dragón Rojo bi dualtasunen arteko jolasa azaltzen du; mitologia-konnotazioak dituzten bi animalia eta ezin hobeki elkarren osagarri diren bi kolore. Taldea 90. hamarkadan elkarlanean hasi zenetik rock & rolla "bizimodu askearen estilo bat" bezala ulertzen du. Amaralek nazio-musikan tarte bat lortzen jakin du bere estilo bereziari esker: Evaren ahots adierazgarria eta Juanen izaeradun gitarrak. Bere karrerari esker on bezala, Amaralek hainbat sari eskuratu ditu: MTV Saria Espainiako talde onenari 2002an, Estrella de mar diskarekin; 2003 eta 2005 urteetako Musikari Sariak; eta Ondas Saria 2005ean Espainiako diska onenari Pájaros en la cabeza lanarekin, besteak beste.