¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
10 urtarrila, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Amsterdamgo Royal Concertgebouw Orkestra

Joshua Bell, biolina

2008ko amaieran Gramophon aldizkari espezializatuak bildutako nazioarteko aditu-taldeak Amsterdamgo Royal Concertgebouw Orkestra munduko talde sinfoniko onena aukeratu zuen. Lehen postua lortzeko lehian aritzen diren Berlin eta Vienako Filarmonikak bigarren eta hirugarren tokira zokoratu ditu Concertgebouwk. Hedabideen onarpen honek orkestraren gaitasun baloratuenak egiaztatzen ditu: merezitako nazioarteko ospea eman dioten “belusko” hariak, bere metalen “urrezko” soinua eta bere zuren tinbre “berezia”. Orkestrak aparteko fama lortu du beranduko erromantiko errepertorioarekin. Honen erakusgarri kontzertuko lehen zatian eskainiko du, Joshua Bell biolin bakarlariaren partaidetzarekin. Bigarrenean, Shostakóvich-en 11. Sinfoniarekin talde honen bertute guztiak ikusteko aukera izanen dugu. Baluarteko kontzertuan Semyon Bychkov maisuak zuzenduko du Royal Concertgebouw Orkestra.

EGITARAUA

M. Bruch (1838-1920)
Concierto para violín núm. 1, en Sol menor, Op. 26          25'
     Allegro moderato
     Adagio
     Allegro energico

D. Shostakóvich (1906-1975)
Sinfonía núm. 11, en Sol menor, Op. 103 “El Año 1905”          60'
     Plaza del Palacio (Adagio)
     9 de enero (Allegro)
     In memoriam (Adagio)
     Alerta (Allegro non troppo)   
   

Zuzendaria: Semyon Bychkov
Biolina: Joshua Bell

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.