Rock argentinarraren musikaririk entzutetsuenaden Andrés Calamarok Baluarten kontzertua eskainiko du The Romaphonic Sessions bere azken diskoa aurkezteko Estatu mailan egingo duen biraren baitan. Lan berri hau Germán Wiedemer pianista argentinarrarekin batera grabatu du eta gurean lehenengoz arituko den honetan elkarrekin aurkeztuko dituzte diskoaren abestiak: Nueva Zamba Para mi Tierra, Garúa, Mi Enfermedad, Biromes y Servilletas, Los Aviones, Milonga del Trovador, Siete Segundos/ El Día que me Quieras, Absurdo, Soledad y Paloma.