¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
17 azaroa, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Anne-Sophie Mutter, biolina

Lambert Orkis, pianoa

1963an jaioa, Anne-Sophie Mutterrek 13 urte zituela Herbert von Karajanen eskutik bere burua ezagutzera eman zuen. Mutter munduko  maila handieneko artista da eta azken 30 urteotan zuzendari eta orkestra onenekin jo eta grabatu du. Arrakasta goiz lortu bazuen ere, bere karrera garatzen jakin du bere buruari geroz eta helburu artistiko eta erronka pertsonal estuagoak jarriz. Egun, Mozart-en irudiaren inguruan anbizio handiko proiektu bat abian dauka. Anne-Sophie Mutter-ek Baluarten emango duen kontzertuaren egitaraua Johannes Brahms-en irudiari eskainiko dio. Izan ere, aurten musikari alemaniarraren jaiotzaren 175. urteurrena ospatzen da. Emanaldian biolin eta pianorako lehen hiru sonatak joko ditu Mutter-ek; garrantzi handiko obra hauek emozioz eta teknika-zailtasunez beterik daude, biolinaren irudi handia dela agerian utziz. Lambert Orkis-ek azken urteotan biolinista sarritan laguntzen du, bai bere agerpen publikoetan bai grabaketa diskografikoetan ere. Munduko biolinista hoberena Baluarten egoteak Nafarroako Gobernuak Sarasateren Mendeurrenari eskaini dion programa bereziaren laguntza dauka.


EGITARAUA
Johannes Brahms
(1833–1897)
Sonatas para violín y piano

I. Atala
Sonata para violín y piano número 2 en La mayor, Op. 100 Thuner Sonate          (20 min.)
               Allegro amabile
               Andante tranquillo
               Allegretto grazioso (quasi Andante)

Sonata para violín y piano número 1 en Sol mayor, Op. 78 Regenlied Sonate          (28 min.)
               Vivace ma non troppo
               Adagio
               Allegro molto moderato

II. Atala
Sonata para violín y piano número 3 en Re menor Op. 108          (23 min.)
               Allegro
               Adagio
               Un poco presto e con sentimento
               Presto agitato

Anne-Sophie Mutter, biolina
Lambert Orkis, pianoa


*Pablo Sarasateren heriotzaren Mendeurrenaren oroitzapen ekitaldi bat da hau

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.