¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2015eko Amateur Antzerki Zikloa
14 ekaina, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Antígona

El Bardo Antzerki Konpainia

Sofoklesen Antigona K.a. 442. urtean antzeztu zen lehen aldiz. Emakume protagonistak ohorez ehortzi nahi du bere anaia Polinizes, errege dekretu batek debekatua duen arren. Dekretua urratzeak heriotza-zigorra dakar. Antigona antzezlanari egokitzapen eta berrinterpretazio asko egin zaizkio, eta harrera ezin hobea izan du antzerki garaikidean, diskurtsoak gaurkotasun osoa duelako, denbora asko iragan bada ere. Atarrabiako El Bardo Antzerki Konpainiak gurean taularatuko duen bertsio hau Paco Ocañak sinatzen du.

Konpainia amateur honek bost urte daramatza taula-gainean. Aurten estreinatu berri duen Antigona bere bosgarren lana da eta aurretik Valle-Inclánen Divinas palabras (2013) eta García Lorcaren Bodas de sangre (2012) eszenaratu ditu, hala nola poesiaren inguruko bi muntai: El Gran Blasfemo (2011), León Feliperen testuekin, eta Llegó con tres heridas (2010), Miguel Hernándezen testuetan oinarritutako errezitaldi poetiko-musikala.


AKTORE-ZERRENDA
Antígona: Itziar Andradas
Ismene: Carolina Calvo
Creonte: Pablo Asiáin
Corifeo: Manolo Almagro
Guardián: Txuma García
Hemón: Javier Chocarro
Tiresias: Elena Uriz
Eurídice: Carmen Nadal
Mensajero: Pablo Ruiz de Gauna
Mensajera palacio: Carol Vázquez
Coro / Séquito: Inma Gutiérrez, Amaia García, Ana Zabalza, Irantzu Parra, Joseba Alzueta, Pablo Ruiz de Gauna, Eneko Asiáin

Bertsioa eta zuzendaritza: Paco Ocaña
Koreografia: Inma Gutiérrez, Irantzu Parra
Argiztapena: José Mª Ballesta
Eszenografia eta irudia: Paco Ocaña
Eszenografia errealizazioa, jantziak eta atrezzoa: El Bardo
Musika: Pink Floyd
Soinu tartea: Ekhi Ocaña
Zuzendaritza laguntzailea: Pablo Asiáin


* IRAUPENA: ORDU BAT ETA 40 MINUTU

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.