Carmen eta Bodas de Sangre eskaini ondoren, Antonio Gades Konpainia Baluartera bueltatuko da koreografoaren obra handien trilogia osatzen duen izenburuarekin: Lope de Vegaren obra homonimoan inspiratutako Fuenteovejuna. Caballero Bonaldek moldatuta eta Gadesek berak koreografiatu eta zuzenduta, muntaiaren ekintza Fuenteovejuna kordobar herrian garatzen da. Kokapen horretan XV. mendean jazotako gertaera batean oinarritzen da: herriaren borroka kolektibo eta solidarioa Fernán Gómez de Guzmán kazikearen aurka. Musikak koreografiari nortasuna ematen dio: Asturiaseko eta Andaluziako folklorea, flamenko-gitarra, perkusioa, musika barrokoa eta Modest Mussorgskyren konposizioak barne hartzen ditu. Antonio Gades Konpainia eta horren sostengu den Erakundea dantzari eta koreografoaren ondarea bizirik mantentzeko desioa bete nahian eratu ziren.
Koreografia: Antonio Gades
Zuzendari artistikoa: Stella Arauzo
Dantzariak: Cristina Carnero, Ángel Gil, Adrián Galia, Joaquín Mulero
Dantza taldea: Maite Chico, María Nadal, Virginia Domínguez, Carolina Pozuelo, Loli Sabariego, Lucía San Juan, Luisa Serrano, Claudine Ibarra, Vanesa Vento, Miguel Lara, Jairo Rodríguez, Elías Morales, Alberto Ferrero, Ángel Bleda, Antonio Ortega, David Martín, Jonathan Guijarro
Flamenko kantariak: Ángela Núñez “La Bronce”, Enrique Pantoja, Gabriel Cortés, Joni Cortés, Alfredo Tejada
Gitarristak: Antonio Solera, Camarón de Pitita
* Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe)