ÚNICO bira 2. denboraldia
22 ekaina, larunbata
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
One World Music Entertainment, S.L.
Antonio Orozco
Antonio Orozco abeslaria Único izeneko biraren bigarren denboraldiarekin Baluartera itzultzen da.
Antonio Orozco Bartzelonan jaio zen, baina bere sustraiak Sevillako Osuna herrixkan daude eta hori bere ahotsean eta abestietan nabarmena da. 15 urte zituela Trianara joan zen eta handik aurrera musikagilea izango zela aukeratu zuen. Gitarra joaz kantaore ez profesionalei laguntzen hasi zen, baina ondoren bakarka abesten hasi zen, flamenko kutsua duen pop abestiak sortuz. 1.500.000 disko baino gehiago salduta, gure musikako artista sarituenetakoak eta maitatuenetakoak platinozko 9 disko eta urrezko disko bat ditu. Orain arte argitaratutako bederatzi albumekin, eta Espainian eta Latinoamerikan eskainitako 1.000 kontzertu baino gehiagorekin, arrakastez eta sariz betetako ibilbide geldiezina osatu du.