Antzezlana
3 apirila, igandea
19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos del Gobierno de Navarra
Aporofobia Stop
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko Begirada bat arteen bidez VI. Jardunaldien testuinguruan, Aporofobia Stop antzezlana antolatu du, Ados Teatroa, Bidebitarte eta Asinsounden eskutik. Giza Eskubideak eszenara proiektuaren parte da emanaldia. Proposamenak aporofobiaren errealitateari erantzuten dio, kolektibo hori eta haren errealitatea ikusarazi eta indibidualizatuko duen antzerki-ikuskizun bat sortuz, haren kosifikazioa saihestuz. Horretarako, Arte Eszenikoak erabiltzen dituzte, eta Paris 365 jantoki sozialaren (Gizakia Herritar Fundazioa) erabiltzaileekin batera sortzeko prozesu bat proposatzen dute. Emaitza diziplinarteko ikuskizun bat izango da, ikus-entzunezko eduki handiarekin (bideosormen eszenografikoa) eta zuzeneko musikarekin.