San Franzisko Xabierren jaiotzaren 500 urte betetzen diren egunean, Kapsbergerrek idatzi eta eta 1662an Loyolako San Inaxio eta San Frantzisko Xabierren kanonizazioarekin batera estreinatu zen opera barrokoa aukeztuko da europar primizia bezala. Opera goiztiarra da, opera erromatarra eta Jesuiten dramaren tartean dagoena, eta aldaretara igo ziren lehenengo bi jesuiten gorespena ospatzeko konposatua. Jakituriak, Erromatar Eskolako ikasleak santuak ospatzera gonbidatzen ditu, ikasleak santuek ezagutu zuen herriak ordezkatzera prestatzen dira jai eszena, kantu eta dantzaren bitartez eskerrak eskainiz. Gabriel Garridok, Ensemble Elyma bere orkestra barrokarekin batera hogei urte baino gehiago daramatza errepertorio zaharra berreskuratzen, jesuitekin erlazioa duen musikari arreta berezia jarriz, batez ere Hispanoamerikan. Berari zor zaio Domenico Zipoli eta Ameriketako jesuiten misioekin lotutako obren berreskurapena eta grabazioa. Bere errepertorioan garaiko musika europarra ere gordetzen du. Ensemble Elymak Iruñeok Ganbera Abesbatza eta bakarlari talde baten laguntza izango du. David Guindanoren zuzendaritzarekin bere musika errepertorio zaharrera zuzendu izanak, musika barrokako jaialdi eta programetan garrantzi berezi izatera eraman du.