Ikuskizuna euskaraz
15 abendua, igandea
18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Iruñeko Olentzeroren Lagunen Elkartea
Argia joan da. Negua Kantuz 2019
Negua kantuz proiektuak musika eta antzerkia uztatzen ditu, euskal doinu eta ohiturak taularatuz neguko solstizioa elkarrekin ospazeko asmoz. Istorio hau iluntasunaz mintzo da, hau bizi zikloen parte bezala ulertuz eta musikaren, tradizioen eta maitasunaren bidez bizitzan duen lekua onartuz. Emanaldian Iruñeko eta Iruñerriko eskolatako 10 abesbatzak hartuko dute parte eta helduen koru bat. Guztira, 700 ahots baino gehiago. Musika SUAKAI taldearen eskutik helduko da.
Urteko gaurik luzeena hurbiltzen ari da eta Argiak bere helburua argi du: baserritik hirira jeistea, bonbilla deituriko asmakizun baten bila, horrekin iluntasuna uxatzea posible omen delako. Elur ekaitzarengatik kikildu gabe bideari ekiten dio... Baina zergatik ikaratzen du hainbeste gauak? Baserrian hasi eta amaitzen den neguko bidaia honetan eta pertsonaia bitxiz inguratuta, Argiak beldurrari aurre egiten ikasiko du. Eskerrak, konturatzen ez den arren, abentura honetan bakarrik ez dagoela.