Aristófanes grekoa komediaren asmatzailea izan zen eta Pluto bere azken obra handia. Bertan bere antzerki-jakituria, bere neurrigabeko umorea eta bere garaiko gizartearekin ahalmen kritikoa iraultzen jakin zuen. Pluto diruaren jainkoa da eta, itsua denez, aberastasuna ausazko eta bidegabeko eran banatzen du. Cremilo (Marcial Álvarez) izeneko dirurik gabeko nekazari baten bidez, Pluto-k (Javier Gurruchaga) ikusmena berreskuratzen du… puntu horretan oso komedia dibertigarria hasiko da, algaren artean bakoitzak justizian dagokiona jasotzen duen munduko utopia horretan ere pentsatzera eramaten gaitu. Antzerki-obra honen zuzendari Magüi Miraren azken arrakasta, En el estanque dorado, Baluarten aurreko denboraldian ikusteko aukera izan genuen. Ikuskizun honen talde artistikoan Marcial Álvarez (Baluarten eskainitako Yerma–n protagonista), Jorge Roelas edo Ana Labordeta bezlako aktoreak nabarmentzen dira, hala nola eskarmentu handiko Juan Meseguer eta Marisol Ayuso aktoreak. Hau da, banaketa zabala antzerki, telebista eta zinearen bederatzi aktore ezagunekin. Guzti hauek barre eginarazteko eta pentsarazteko ahalmena duen indarreko maisu-komedia honen zerbitzura.
Aktore-zerrenda: Javier Gurruchaga, Marisol Ayuso, Marcial Álvarez, Ana Labordeta, Jorge Roelas, Sergio Otegui, Juan Meseguer, Toni Misó eta Cayetano Fernández.
Zuzendaritza: Magüi Mira
* Iraupena: Ordu 1 eta 45 minutu