¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Antzerkia
18 urria, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Aristófanes-en 'Pluto'

Zuzendaritza: Magüi Mira

Aristófanes grekoa komediaren asmatzailea izan zen eta Pluto bere azken obra handia. Bertan  bere antzerki-jakituria, bere neurrigabeko umorea eta bere garaiko gizartearekin ahalmen kritikoa iraultzen jakin zuen. Pluto diruaren jainkoa da eta, itsua denez, aberastasuna ausazko eta bidegabeko eran banatzen du. Cremilo (Marcial Álvarez) izeneko dirurik gabeko nekazari baten bidez, Pluto-k (Javier Gurruchaga) ikusmena berreskuratzen du… puntu horretan oso komedia dibertigarria hasiko da, algaren artean bakoitzak justizian dagokiona jasotzen duen munduko utopia horretan ere pentsatzera eramaten gaitu. Antzerki-obra honen zuzendari Magüi Miraren azken arrakasta, En el estanque dorado, Baluarten aurreko denboraldian ikusteko aukera izan genuen. Ikuskizun honen talde artistikoan Marcial Álvarez (Baluarten eskainitako Yerma–n protagonista), Jorge Roelas edo Ana Labordeta bezlako aktoreak nabarmentzen dira, hala nola eskarmentu handiko Juan Meseguer eta Marisol Ayuso aktoreak. Hau da, banaketa zabala antzerki, telebista eta zinearen bederatzi aktore ezagunekin. Guzti hauek barre eginarazteko eta pentsarazteko ahalmena duen indarreko maisu-komedia honen zerbitzura.

Aktore-zerrenda: Javier Gurruchaga, Marisol Ayuso, Marcial Álvarez, Ana Labordeta, Jorge Roelas, Sergio Otegui, Juan Meseguer, Toni Misó eta Cayetano Fernández.
Zuzendaritza: Magüi Mira


* Iraupena: Ordu 1 eta 45 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.