30 urte pasa dira “Bridge Over Troubled Water” kaleratu zenetik, baina Art Garfunkelen irudi eta ahots bereziak ezagunak dira oraindik musikaren munduan. Paul Simone eta bera bereiztu zirenetik arrakasta garrantzitsuak lortu ditu bakarkako lanean. Orain Europan zehar ematen ari duen bira batean murgildurik dabil, eta Baluareten eskainiko du Espainian emango dituen bi kontzertuetako bat. Bere semea den James Garfunkel (koruak), Clifford Carter (pianoa), Ted Baker (sintetizatzaileak), Tab Layen (gitarra) eta Clint de Ganon (bateria) musikariekin egingo du.