¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren kontzertua
28 apirila, ostirala 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa eta Euskarabidea

Artxipielagoa

Ainhoa Garmendia, Andoni Egaña, Pello Ramírez, Garikoitz Mendizabal, Germán Ormazabal eta Belén Ibarrola artistek nork bere gaitasunak eta ametsak batu dituzte Artxipielagoa izeneko ikuskizunean. Emanaldia narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideo-proiekzio uztarketa da. Ikuskizun berritzaile eta desberdina izateko jaio da Artxipielagoa, non ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa den; non atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartzen diren; non zahar, gazte nahiz heldu, ikuslegoa osotasun batean ‘herri-abesbatza’ bilakatzen den.
 
Andoni Egaña bertsolariak esatari lanetan irla eta artxipielagoen inguruko erreflexio-hizketaldia eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat istorio garatuz joango da ikuskizunean, baina, beti ere Ainhoa Garmendia abeslari sopranoak abestiak kantatuz eta tartekatuz. German Ormazabalen pianoa, Garikoitz Mendizabalen txistua, Pello Ramirezen violoncelloa eta eskusoinua lagun izango ditu Garmendiak kantatzerakoan. Hau guztia, gainera, Belen Ibarrola arte zuzendariaren irudi eta bideoen proiekzioek osotu eta aberastuko dute. 
 
Abestiak askotarikoak izango dira: lehen atalak ukitu klasikoagoena izango da, hau da, gure kultur-ondare klasikoko batzuk, abesti herrikoiak, Jose Maria Iparragirre, Felix Telleria, Gabriel de Olaizola, José Antonio de Donostia, Eduardo Gorosarri, Bruno Imaz, Francisco Cotarelo, Aita Hilario Olazaran, Jesus Guridi; eta bigarren atalean, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Karlos Gimenez, Ken Zazpi edo Itoiz bezalako abesti berriagoak. Hemen ere musika-uharte desberdinez osatutako artxipielagoa izango dugu ikuskizuna.  

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.